• hasiera
  • lyrics
  • denda
  • kontaktua

Joseba Tapia

      soinua bete kantu

Txapelketaren zauri gozoa

2007, Irailak 5

            Inpernuko Poza, Trikitixa Elkarteko jardunaldiak

 

 

1971.urtean ikusi nuen lehenengo aldiz trinidade enparantzaren txapelketa, edo nahiago baduzue txapelketaren trinidade enparantza. Hirutasun erakargarria nire zazpi urteko begientzat: Jarraitu irakurtzen »

Atalak: josebatapia.com, Elkarrizketak | 6 erantzun »

Business Broker

Ez nago seguru euskal SGAE bat nahi dudan

2007, Maiatzak 12

Bazka


Badirudi azken bolada honetan idazleok kezkatuta zaudetela CEDRO bezalako erakundeez, egunkarietan irakurri izan dut horrelakorik eta Bazkan bertan ere jasoa daukazue gogoeta-gai bezala, Hiztegia atalean. Horregatik, idazlea ez banaiz ere antzeko pentsamendutan nabilenez, barruan dabilkidana botatzea pentsatu dut. Ez dakit gogoetarako balioko dizuen, baina kantariok gutxitan azaltzen ditugu geure laneko kontuak eta, besterik ez bada, egoera baten erakusgarri izan liteke. Jarraitu irakurtzen »

Atalak: Elkarrizketak | 2 erantzun »

Business Broker

«Ez naiz testu onak egiteko gai eta musika jarriz neure egiten ditut»

2006, Abenduak 11

Gara, 2006-11-18

Joxean Agirre


Egonarri txikiko mutila izan da Joseba Tapia, eta orain, adinarekin, otzanduko zela espero genuen arren, ez du, bada, itxurarik, disko bat ateratzen duen aldiro leiho berriak irekitzen baitizkigu. Soinu txikiaren birtuosismoa eginez abiatu zen eta soinu txikia jotzen jarraitzen du, baina kantuan aurkitu du bila zebilen bidea. Etxean testu mordoa du begiz joa, musika jartzeko zain. Berak egin nahiko zituzkeen testuak dira. Eta musika jarrita bereganatzen ditu.
Soinu txikiari kea ateratzen dion trikitilaria da Joseba Tapia, baina birtuosismoak muga estuak dituela oharturik, bide berrien bila abiatu zen, eta ibilbide luzea bezain bitxia egin du geroztik. Ibilbide horren azken geltokia izan da “Real politik”, kantuak protagonismo erabatekoa duen diskoa.

Jarraitu irakurtzen »

Atalak: Elkarrizketak | Erantzunik ez »

Business Broker

Okerreko bidetik zuzenean

2006, Urriak 20

Xabier Gantzarain

Joseba Tapiaren bidea noiz okertu zen hainbeste, ez da erraza asmatzen. Garai batean, betaurreko beltzekin eta Public Enemyren txapelarekin igotzen zenean oholtza gainera, antzematen zitzaion okerreko bidean sartua zela, baina gaztea zen, eta barkatu egiten zitzaion. Baina orain, gizon prestua eta jende zintzoa izateko tenorea iritsita, zuzenbidea baztertu eta okerreko bidetik dator zuzen. Jarraitu irakurtzen »

Atalak: Real Politik | Erantzunik ez »

Business Broker

Real Politik disko berria

2006, Urriak 19

Real Politik

Madrilgo lagunak | Bitoriano Gandiaga

Joseba Tapiak aurkezpenean esandakoetatik:

Harrigarria da Bilintx bertsolariaren Soldadu sartzea, hain polita izanik, nola ez den tradizioan txertatu, nola baztertu den… Hor badago zerbait, funtzionatzen ez duena, edo ondoegi funtzionatzen duena. Ez nuen ezagutzen Bilintxen alderdi hori, Bilintxen alderdi soziala. Zaldi baten bizitza ezagunagoa da, baina nik esango nuke pieza hori, Soldadu sartzea, norena den esan gabe joko banu, Aita Zavalak bakarrik ezagutuko zuela Euskal Herri osoan.

Jarraitu irakurtzen »

Atalak: josebatapia.com, Real Politik | Erantzunik ez »

Business Broker

“Ederrak iruditzen zaizkidan testuak aukeratu ditut kantuetarako”

2006, Urriak 17

Lander Garro

1998an plazaratutako Apoaren edertasuna mugarri izan zen Joseba Tapiaren ibilbidean. Bakarkako bideari ekin zion orduan, eta arrasto hori sakontzea lortu du urteotan. Apoaren edertasuna diskoa, lehenengoa, Koldo Izagirrekin batera egin zuen. Bigarrena, Quebec, Québeckeko kantagintza modernoaren antologia txiki bat zen, eta Agur Intxorta maite, berriz, 36ko gerra garaiko kantu antifaxistez osatutako lana. Orain, Real Politik plazaratuko du; egilearen gogoko testuak dira, elkarren arteko lotura berezirik gabekoak.

Askok nahastu egiten dituzte Tapiaren bakarkako ibilbidea eta Tapia eta Leturiarena. Baina badago diferentzia nabarmenik. Oraingoan Tapia kantaria (edo kantautorea, nahi bada) agertzen zaigu, gitarraren ordez trikitixarekin kantuan. Ez da ohikoa. Jarraitu irakurtzen »

Atalak: Real Politik, Elkarrizketak | Erantzun bat »

Business Broker

 

    Agenda

    « Eka spinner Abu »
    2008ko Uztaila
    A A A O O L I
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031EC

    Josebatapia.com

    • Denda
    • Diskografia
    • Joseba Tapia
    • Kontaktua
    • Zakurraren Biolina

    Atalak

    • josebatapia.com
    • Real Politik
    • Elkarrizketak
    • Agenda

    Bilaketak


    Artxiboak

    • Iraila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007
    • Martxoa 2007
    • Otsaila 2007
    • Abendua 2006
    • Azaroa 2006
    • Urria 2006

    Meta

    • Saioa hasi
    • RSS
    • Iruzkinen RSSa
    • Baliozko XHTML kodea
    • XFN
    • WP

    Loturak

    • basquepoetry.net
    • Tapia eta Leturia
    • Trikimailua
Lan hau dijitalidadea.com-ek burutu du - Horretarako Wordpress diseinu hau baliatu du Business Broker