Zoaz D. Carlos zazpigarrena urrun, bai, gure lurretik, ez dezu utzi guretzat pena eta tristura besterik: lutoz negarrez ama gaixoak, ai! ezin kontsolaturik… Ez degu nahi, ez, gehiago ikusi zorigaiztoko gerrarik.
Iparragirreren Jaungoikoa eta arbola-ren bertsoak dituzue, urretxuarrak Buenos Aireseko Colon aretoan 1877ko uztailaren 27an abestu zituenak.
Jose Mari Iparragirre bat, karlisten ikurra, Karlos VII. (Karlosetimo) erregegaiaren kontra: oxymoron bat dirudi, inongo logikaren kontra doan gertakaria.
Antza denez, logika ez da sobera laketu inguruotan (gure artean, gure arteetan, gure artadietan).
Berria, 2010-05-30 Karlistek eta liberalek idatzitako bertsoak musikatu ditu Joseba Tapiak, irailean argitaratuko duen diskorako. Haize instrumentuez osaturiko talde berri batekin jendaurrean aurkezteari ekin dio.